BIDE LAGUNA PROGRAMA
Eskolan laguntzeko programa honen helburua eskola arrakastako indizeak hobetzea da, eta horretarako laguntza eta bitartekoak eman ikasleei; batik bat, ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez duten ikasleei zuzenduta dago. Ordu osagarri honetan arlo instrumentalen oinarrizko konpetentziak lantzen dira, eguneroko lana antolatzen laguntzen zaie eta teknologia berrien erabilera bultzatzen da.
Programa honen iraupena ikasturte osorako da. Astero 5 orduko dedikazioz osatzen da: 4 ordu ikasleekin eta beste ordua programa bera ebaluatzeko, materialak prestatzeko eta irakasleekin koordinatzeko erabiltzen da. Eguerdian goizeko saioen ostean , 12:45tik 13:45ra egiten dira saioak.