AURKEZPENA

Aurkezpena

 

Bermeo · San Frantzisko Herri IkastetxeaBermeo-San Frantzisko herri ikastetxea, herriko eskola publiko bakarra da eta D ereduko hezkuntza eskaintzen dituen Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxea da.

Egun kokatuta dagoen lekuan 1973an inauguratu zen San Frantzisko ikastetxea izenarekin eta 1996 Bermeoko haur hezkuntzarekin fusionatu eta handitu zen beste eraikin batekin, "Bermeo Haur Hezkuntza" izeneko eskolarekin hain zuzen ere. 1996an, aurreko bien elkarketarekin sortu zen Bermeo-San Frantzisko Eskola Publikoa.

Gaur egungo ikastetxea 7 eraikinez osatzen da.

 

GURE ESKOLA
 

IKASLEAK LANAREN MUINA

Bermeo · San Frantzisko Herri Ikastetxea

Emozio, intelektual,etiko, fisiko... eremu guztiak jasotzen dituen hazkuntza globala bilakatzen dugu. Sozial eta afektibo ingurunean, autonomo, zoriontsu, heldu eta ondo gizarteratutako pertsonak hezten, gogo bizia jartzen dugu. Edozein ezberdintasunekin (era, fisiko edo psikiko, erlijio edo kulturazkoak) errespetu handikoak izan daitezen saiatzen gara, honela besteekin, arazoei modu eraikitzaile eta emankor gisa, buru egiteko gai izanez.

 

ETORKIZUNA GAUR DA



Aldakorra eta neurri handi batean aurretik sumatu ezin den mundu batean bizi gara Gure ikasleak, bere bizitzan zehar, zenbait egoera berriei buruz aurre egiteko gai izan behar dute, hausnartu eta zain dituzten erantzunak aurkitzeko gaitasunak garatuz. Horregatik eta etengabe aldatzen ari den mundu honi aurre egiteko, garrantzitsuena berez, ez da ondo heztea, baizik eta bereziki ikasten ikastea. Hau da bere bizitzan zehar egin beharko duena. Hiru hizkuntzekin (euskara, gaztelania eta ingelesa) duten kontaktu goiztiarra edota informazio eta komunikaziozko teknologia berriekin (informatika, internet, multimedia errekurtsoak) dituzten ezagupenak, etorkizunera begira proiektatutako hezkuntzarekin loturik dauden kezkaren alderdi batzuk dira. 

 

SISTEMA PEDAGOGIKO BERRITZAILE BAT



Bermeo · San Frantzisko Herri IkastetxeaAmara Berri Sistema, ikasleak beraien ekimena garatu eta sozial, egonkor eta osagarri diren testuinguruen bidez ikasketak jasotzen dituen metodologia batean oinarritzen da. Testuinguru hauek ikasketak taxutu eta giza erlazioak garatzen diren egituratutako esparrua adierazten dute. Gure Sistema, globalizazioa eta diziplina-arteak gidatzen dute. Honela, ikaslearen bizitza zehatzean gauzatzen diren ezaguera, jarrera eta trebetasun lorpenak errazten dira, etorkizuneko ikasketen aurrerapena samurtuz. Bere aktibitate ireki, aske, autonomo eta elkarlanekoa, egonkor eta antolatua dagoen metodologia batekin dago lotuta. Honek, bakarkako eta taldekako aktibitateari koherentzia eta zentzua emanez gain, irakaslearen aldetik etengabeko jarraipena errazten du.

 

KALITATE HANDIKO ZERBITZU OSAGARRIAK



Jantokia bezalako zerbitzuak, berezkoa den sukaldea dugu 5 urteko gelak eta lehen hezkuntza osoan . Haur hezkuntza 2, 3 eta 4 urteko ikasleentzat oso ondo baloratua izan den catering zerbitzua eskaintzen dugu bertako eraikin berri berrituan . Honetan orekatu eta era askotakoak diren menuak ( behar denean, medikuak eskatutakoari zehaztuta) prestatzen dituzte eta Eskola Elkartearen esku daude beti. Guraso Elkarteak kirola eta tailerrak eskaintzen ditu. Ekintza hauek monitore espezializatuen bidez egiten dira. Guraso Elkartearen partaidetza nagusi izan da betidanik.