EUSKARAREN NORMALKUNTZA

 

Euskararen normalkuntza:

PROIEKTUA

 

imagen descriptiva


1998-tik gure eskolak euskararen normalkuntza programan parte hartzen du. Batez ere patio eta pasilloetan euskararen erabilpen eskasa sumatzen dugu.

Eskolako sarrera eta irteeretan gure ikasle kopuru zabal batek gaztelania erabiltzen du harremanetarako hizkuntza nagusi modura. 

Gertatzen denarekin ohartuz eskolako normalkuntza batzordeak, iaz hainbat lan egin zuenak, planteatu dio zuzendaritza taldeari ikasturteko planean planteatzeko helburu gisa: euskararen erabilpena indartu. Horretarako eskola-komunitateko partaide guztien inplikazioa nahitaezkoa ikusten da.

Euskara bultzatzeko ekintza desberdinak bideratzen dira ikasleengana euskararen normalkuntzatik: jolasak, idazleak ikastetxean, antzerkia, zinema eta irratiaren bidez aurrera eramaten dira.