INGELESAREN SARRERA GOIZTIARRA
I INGELESAREN SARRERA GOIZTIARRAREN PROIEKTUA , DIP DIP, DIP
Proiektu hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako departamentuak sortu zuen ingeles goiztiarra 4 eta 5 urte ingelesa ezagutzeko asmoz .
Haurren garapenaren lehen etapa honetan, hezkuntza-planteamendua haurrek ezagutza, balore eta jarrera batzuk barneratu ahal izateko bizi dituzten esperientziei lotuta dago.
Haur Hezkuntzan, hiru esperientzi- eremu orokorretan barne hartutako kontzeptu, prozedura, trebetasun, jarrera, balore eta arauei buruzko lan bat egitea proposatzen da. Hona hemen hiru esparruak:
1-Nortasun eta Autonomia Pertsonala: Haurrek beren buruari buruz pixkanaka bereganatzen duten eta haurrei norberaren irudia osatzen eta norberaren posibilitateak eta mugak egiaztatzen laguntzen dien ezagutza osoa barne hartzen du.
2-Ingurune Fisiko eta Soziala : Errealitate fisiko eta sozialetik lortzen den ezagutza osoa biltzen du.
3-Komunikazioa eta Errepresentazioa: Haurra eta ingurunea finkatzeko baliagarri diren lengoaia guztiak barne hartzen ditu.
Esparru hauek elkarri lotuta daude eta zatiketa honek ez du esan nahi bereiz landu behar direnik
Estos ámbitos están totalmente interrelacionados y su división no debe traducirse en una forma parcializada de trabajarlos.
2. HELBURU OROKORRAK
Jarraian hezkuntza-jarduerak ikasleengan sustatu nahi dituen gaitasunak adieraziko ditugu:
1. Adin honetako ikasleentzat eskuragarriak eta esanguratsuak izango diren eta beren ideia, esperientzia, interes eta abarrei lotuta egongo diren ingelerazko ahozko testu batzuen (errimak, abestiak, ipuinak, deskribapenak, kontakizunak, aginduak, enkarguak eta abar) mezua ulertzea eta testu horien kultur balioa aintzat hartzea.
2. Hitzezko adierazpen-baliabideak eta hitzezkoak ez direnak (seinaleak, keinuak, begiradak, mimika…) konbinatzea, komunikazio-asmo desberdinak dituzten mezuak (ikasgela barruan sortzen direnak edota zenbait komunikabidetan agertzen direnak) interpretatzeko.
3. Atzerriko hizkuntzako klasearen dinamikan sor daitezkeen ohiko hizkuntz elkarreraginetan (jasotako mezuen aurrean izandako erreakzioa edo mezuei emandako erantzuna) aktiboki parte hartzea, arauak (ahoskera, doinua, erritmoa…) edo komunikaziorako gizarte-arau batzuk (keinuak, baieztapena…) errespetatuz.
4. Atzerriko hizkuntzarekiko interesa eta jakinmina erakustea eta hizkuntz erabilerekiko (formala eta informala) jarrera positiboak garatzea.
5. Hizkuntz aniztasuna onartzea eta hizkuntzak eta bere erabilera desberdinak pertsonen artean komunikatzeko beharrari erantzutera zuzenduta daudela konturatzea.