INSTALAZIOAK

INSTALAZIOAK
 
Jolaserako esparruak:
 
Bermeo-San Frantzisko Eskola Publikoak esparru berde zabal ugari ditu, baita 4 jolastoki handi, bat  frontoi eta guzti. Baditu ere beste hiru haur jolasleku eta "kulunka-tokia". Horrezgain, jolasleku estaliak eta psikomotrizitate gelak. sEzin dugu ahaztu gimnasio estalia berriztatua, multikirola egiteko aproposa.
 
Jantokia:
 
Mendebaldeko eraikinean jantoki zerbitzu propioa dugu instalazio egokiekin bost urteko umeek eta lehen hezkuntzako guztientzat. Jantokiak alboan esparru zabalak ditu, jolas edo ikasketarako, besteak beste, erdiko jolastokia eta aterpeak, tailerrak, liburutegia, baita ere pasillo zabaletan gune aproposak filmak ikusteko eguraldi txarra dagoenean edo beste ekintza batzuetarako.
HH.2,3,eta 4 urteko ikasleentzat jantokia eraikinean bertan dago. 
 
Liburutegia:
 
Ikastetxeak informatizatutako liburutegia dauka, hainbat liburu, entziklopedia eta kolekzioz jantzita, irakurketarako edo ikasteko.
Giro egokian mantendu beharreko esparrutzat ulertzen dugu liburutegia, ikasteko eta bereziki irakurketaz gozatzeko.
 
Ordutegia:
Eguerdian, 12:45 - 15:00
Arratsaldean, 16:30 – 18:00.
 
Areto nagusia:
 
Hitzaldi, antzerki edo filmak proiektatzeko gela zabala da, pantaila handia eta proiektorearekin, soinu estereoaz gain.
 
Beste gelak:
 
Haur hezkuntzan, Txikien bideogela, liburutegia  eta psikomotrizitate gela daude.
Lehen hezkuntzan, 2 irrati ditugu, bata 1.zikloko eraikinean eta bestea  2. eta 3 zikloko eraikinean, astean 2 aldiz ikasleek irratsaio saioa egiten dute.
Horrez gain, Gimnasioa, Eskulanak eta tailerreko gelak, Erlijio gela, Musika gela, Ingeleseko gelak, aholkularieren gela, 4 PTEen gelak, Logopediako gela,  Gorren taldekatzeko gela, Tailerretarako gelak, Mundilab gela, irakasle gela, irakasle-gunea, idazkaritza eta ziklo bakoitzeko irakasleentzat tutoretza, guraso elkarteko instalazioak eta zuzendaritzako instalazioak.