ERROR (no puede mostrarse el objeto)

2023-2024 IKASTURTEKO AGURRA

("MARITXU NORA ZOAZ?" DOINUA)

Uztaila eta abuztua

hile hoberenak

disfrutatzeko daude

heldu dira egunak.

 

Lan piloa eginda

bagoaz etxera

ia irailan gauden

gogotsu batera.

 

Eskertu nahi genuke

egindako lana

oporrak igarota

faltan zaitugu ta.

 

Datorren ikasturtean

ikuskogu elkar

lagun berriak eginez

alkarrekin zahar. 

ESKOLAKO JAIA

ESKOLAKO BAZKARIA

KONTATU, LITERATURA ASTEA

Datorren apirilaren 22tik 26ra, Familia Elkarteak antolatu du "Literatura Astea". Aste horretan, besteak beste, tailerrak, solasaldiak, liburu azoka, hitzaldiak eta ipuin kontalriak egongo dira.

23. KORRIKA

 

Datorren asteazkenean, martxoaren 20an, Lehen Hezkuntzako ikasleek herrian antolatuko den Korrika txikian parte hartuko dute beste eskolekin batera. Beste aldetik Haur Hezkuntzako ikasleek, eskolan antolatu dute  beste korrika txiki bat.

Aldi berean, eskolak "Km" bat erosi du "Korrika" ofizialean eta bertan eskolak  parte ahartuko du erreprezentazio txiki batekin.

Animatzen zaituztegu bai "Korrika txikian" bai "Korrika" ofizialean parte hartzen.

 

 

EMAKUMEEN NAZIAORTEKO EGUNA 2024

 

Bihar, martxoaren 8an, "Emakumeen Nazioarteko Eguna" ospatuko dugu eskolan.

Aurten, eskolatik igaro diren neskak eta emakumeei omenaldia egingo diegu izarren pasabidea eginez, "Zuetaz Harro"-ren lelopean.

ARATUSTEAK 2024

 

 

Datorren astean  Aratusteak ospatuko ditugu eskolan  jarduera ezberdinekin.

Aratusteko asteartean, beste eskolekin batera herritik zehar egingo dugu kalejira.

Gora Aratusteak!!!

2024-2025 IKASTURTERAKO ONARPENA ETA MATRIKULAZIOA

 

DATORREN OTSAILAREN 7tik 23ra ZABALDUKO DA 2024-2025 IKASTURTERAKO ONARPENA ETA MATRIKULAZIOA PROZESUA.

ESKAERAK ON-LINE EDO ESKOLAN BERTAN EGIN DITZAKEZUE.

INFORMAZIO GEHIAGO 946880477 TELEFONORA DEITUZ, EDO ESKOLAKO WEB ORRIALDEKO  ESTEKAN.

GABONAK 2023

ZORIONAK  ETA URTE BERRI ON.

 

JUN DA URTEA

BARRI BAT DATOR

BAGAUZ APUR BAT KANTSAUTA

BIHER PILOA EGINDA

DANOK BATERA

DESKANTZATZEKO DENBORA

GABONAK DIRA

EGUN POLITTEK

PASTEKO FAMILIAN

OLENTZEROK EKARKO DAUZ

OPARI TA POZTASUNA(BIS)

URTE BARRIAN

ETORKO GARA

INDAR BERRITUZ BIHERRERA

ESKOLA OSOA EGONGO GARA

ESKOLAKO ATARIAN(BIS)

EUSKARAREN EGUNA 2023

Datorren ostiralean, abenduaren 1ean, "Euskararen Eguna" ospatuko dugu eskolan jarduera ezberdinekin.

AZAROAK 25, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Bihar, Azaroaren 24ean,eskolan ospatuko dugu egun garratnzitsu hau, jarduera ezberdinekin. Aurten aukeratu dugun leloa, hurrengoa da: EZ DIEZAZKIZUTELA HEGOAK MOZTU. ASKE BIZI ZAITEZ!

50. URTEURRENA

Pasa den ostiralean, azaroaren 10ean, eskolako 50. urteurreanari hasiera eman genion eskolan.Kurtsoan zehar jarduera ezberdinak egingo ditugu ospatzeko.

2023-2024 IKASTURTEAREN HASIERA

 

GAUR IRAILAREN 7an 2023-2024 IKASTURTEARI HASIERA EMANGO DIOGU  AURKEZPENAREKIN 11:00etatik 12:00etara. GOGORATZEN DIZUEGU BIHAR,JAIAK DIRELA ETA, EZ DELA ESKOLARIK EGONGO. ASTELEHENEAN BERRIRO IKUSIKO DUGU ELKAR  ORDUTEGI ARRUNTAREKIN.

ONDO PASA JAIAK!

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

BERZIKLARTE

Bermeoko Udalak iaz martxan ipinitako Zeurie be bada garbiketa eta birziklatzeari buruzko sentsibilizazio eta informazio kanpainaren barruan antolatutako Birziklarte Lehiaketako sariak  ekainaren 8an banatu zituzten.

 

Sarituak

LH 5-6. mailak:

  • 1. saria: Mohamed Andaloussi, Beñat Ormaza, Urko Gabantxo, Danna Bernal, Leizuri Bernaola eta Blessing Ossagie (San Frantzisko Herri Ikastetxea).

 

SARIDUNAK ASTE HONETAN MUNGIAKO

ETA ZORNOTZAKO BERZIKLAPEN

LANTEGIAK IKUSTERA JOAN DIRA.

 

 

 

 

NARRAZIO LEHIAKETA 2023

Bermeo Uria narrazio lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte.

 

Kategoria bakoitzeko saridunek eta finalistek diplomak jaso zituzten barikuan ,ekainak 2, Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.

Gure eskolako Ane Matellanes Martinez  2. zikloko kategorian irabazlea izan zen.

 
 

ESKOLAKO JAIA 2022-2023

Poztasun handiz,2022-2023 ikasturteko eskolako jaia ospatuko dugu.

Maiatzaren 26an, ostiralean, izango da Goizean, ikasle eta irakasleok ekintza bereziak egingo ditugu.

Arratsaldean familiekin partekateko eta disfrutatzeko momentu izango da.

 

EGITARAUA

9:00-10:30

-Jaia hasteko ikasle guztiak batera; dantza eta kanta.

-Zikloko ekintzak.

10:00-11:00

Hamaiketako berezia.

11:30-12:45

Jolasak zikloka

 

FAMILIENTZAT  ZABALIK.

 

15:00 16:30

6. Mailakoei agurra eta kantaldia.

16:30-17:30

Eskolakok  pasabideetan gure umeen marrazkiak ikusgai.

 

ARRATSALDEZ

HAUR HEZKUNTZAKO PATIOAN

16:30-19:30

karting.

Sormen taailerra

Marrazki librea

Aurpegi margoketa

 

PATIO NAGUSAN

16:30-19:30

Karting

Zirku jolasak

Ponpak

Munduko gozoak

Musika

Zozketa

bitxa(19:30)

 

FRONTOIKO PATIOAN

16:30-18:30

Sormen tailerra

Aurpegi margoketa

Tattoo

Esku pilota

Zesta

Ginkana(17:30)

 

HEGALUZE SARIA 2023

Arrain Azoka Elkarteak antolatzen duen“saria”“Hegaluze saria” gure eskolari emango zaio. Sari hau, Bermeoren izena zabaldu eta gogoratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundeari ematen zaio.

Aurton, gure eskolak 50.Urteurrena betetzen duenez,epaimahaikideek eskolaren ibilbidea saritzea erabaki dute.

Beraz, eskola komunitate osoa saritua izan gara: ikasleak,irakasleak, familiak, hezkuntza laguntzako espezialistak, jantokiko begiraleak eta zerbitzuetako langileak.

 

IKUSI BIDEOA

MUSIKA ESKOLAKO BISITA

Pasa den ostegunean, Maiatzaren 18an,Esti, Musika eskolako andereñoa, atzo gurera etorri zen MUSIKA ETA ALDE EMOZIONALA gurekin partekatzera. Eskerrik asko.
 
 
Icono de Validado por la comunidad

HEGALUZE SARIA 2023

Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak jasoko du Hegaluze Saria

 

Aurten 50 urte beteko ditu eskola publikoak, eta saria maiatzaren 19an emango diote, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan.

 

2023/05/10

Olaia Zabalondo Dominguez. Hitza aldizkaria.

23. Hegaluze Saria San Frantzisko Herri Ikastetxeak jasoko du. Izan ere, aurten 50 urte beteko ditu Bermeoko eskola publikoak. Saria, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian hartuko dute, maiatzaren 19an [barikua].

 

Hegaluze Sariak Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea saritzea du helburu. Hala, aurten, eskolaren ibilbidea saritzea erabaki dute herritarrek.

 

Epaimahaiaren arabera, hurrengoak izan dira saria emateko arrazoi nagusiak: Bermeoko eskola publikoak 50 urte beteko dituela, bermeotar askorentzat eskola hori lehen eskola izan dela izaten jarraituko duela eta bere bizitzako erreferentziazko eskola dela. “Eskola publikoa beti egon da herritar guztientzat zabalik. Euskalduna, berritzailea, eleanitza, inklusiboa eta publikoa den heinean, konpentsatzailea eta ideologikoki anitza da. Eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola eraikitzen jarraitzen du; eskolak gure herriko umeei bere ahalmen guztiak garatzen eta bizitzaren eremu guztietan aurreratzen laguntzen die. Herritar tolerante, kritiko, parte hartzaile, arduratsu eta jasangarritasunarekiko konprometituak bultzatzen ditu”.

 

Atzo [maiatzak 9] batu ziren Arrain Azoka elkarteko kideak aurtengo Hegaluze Saria zeinentzat izango den erabakitzeko. Jakitera eman dutenez, herritarrek hamahiru proposamen egin dituzte, eta saria jasotzeko hautagaiak bederatzi ziren. Denen artean erabaki zuten aurtengo Hegaluze Saria San Frantzisko Herri Ikastetxeari ematea.

 

ARRANTZALEEN MUSEOA, 5 URTEKOEN IRTEERA

 

Nahiz eta eguraldi txarra izan, ederto pasa dugu arrantzaleen museoan eta herritik paseoan.


 
 

KLIMA APP

Joan zen apirilaren 21ean, BBK Klima Egunero proiektu digital bat aurkeztera etorri ziren BBK Urdaibai Zentroaren arduradunak.

Hori dela eta, gure ikasleen artera Sua Enparantza aktoreza etorri zen ,

app –ari buruzko informazioa ematera eta gure ikasleekin batera jolastera.

 

Eskerrik asko BBK Urdaibai Zentroari gurekin partekatzera

etortzeagatik!!!!"

 

 

@bbkklimaegunero

 

 

 

2022-2023KO ASTE SANTUA

Datorren ostiralean, Martxoaren 31, bigarren hiruhilabeteari amaiera emango diogu eta Aste Santuko oporrak hasiko gara.Hartuko duzuen atsedenaldia ondo etorriko da, lan handia egin eta gero . Datorren Apirilaren 17an berriro  ikusiko dugu elkar hiruhilabete berriari hasiera emateko.

Aste Santuko opor ederrak izan dezazuen!

ENGLISH CAMP LEKAROZ 2022-2023

 

6. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzako Hezkuintza Sailak antolatutako ingleseko barnetegian parte hartuko dute, Nafarroako Lekaroz herrian. Bertan  ingelesez irakasle natiboekin lan egingo dute eta jarduera ludiko ezberdinak egingo dute leku zoragarri horretan.

AURREMATRIKULA 2020 / 2021

16/01/2020

2020 / 2021 ikasturterako aurrematrikula zabalduko da.

Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.

Tokia: On line edo Eskolan bertan.

Urtarrilaren 21, 22 eta 23an ate ireki jardunaldiak egongo dira. Gure ikastetxea ezagutzeko aukera izango duzue. Deitu telefono honetara  946880477, eta ordua adostu.

 

 

URTE BERRIA HELDU DA.

2020/01/07

Aurten Hezkuntza Sailatik eskolako webgunei itxura berria ezarri diete. Apurka-apurka dauzkagun edukiak formato honetara egokitzen joango gara. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Aldi berean urte berri on opa dizuegu.

2019-2020 KURTSO HASIERA

Ondo etorri ikasturte berrira. Uda pasatu da eta  badakigu energia berriekin hasiko dugula danok etapa berri hau.

 

Dakizuen bezala, iraileko ordutegia hurrengoa da: 09:00etatik 13:00era eta jantokian geratzen direnak,14:30ak arte.

 

Urriaren 1ean, asteartean, ordutegia aldatzen da, 09:00etatik 12:45tara eta 15:00etatik 16:30etara. Jantokian geratzen direnak; jornada jarraia dute: 09:00etatik 16:30etara.

ESKOLA BIDEA

 ESKOLA BIDEA

       

        Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da. Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.

 

    * ESKUORRIA

 

      MAPA

KLIKA!! KORRIKA!!

 

Datorren apirilaren 11an, ostegunean, iluntzeko 20:48tan KORRIKA Bermeotik pasako da.Gure Eskolak eta Bermeoko Institutoak  kilometro bat erosi dugu. KORRIKA, Bakiotik dator eta eskolak lekukoa hartuko du sukalde aurreko aldatzan eta "Pelotari" tabernaraino eramango dugu.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!

              * KILOMETROAK

 

 

Uneko Gunearen Egutegiak