JANTOKIA

MENUAK IKUSTEKO CLICK HEMEN

EUSKARAREN EGUNA 2023

Datorren ostiralean, Abenduaren 1ean, Euskeraren eguna ospatuko dugu eskolan jarduera ezberdinekin.

AZAROAK 25, EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN NAZIOARTEKO EGUNA.

Bihar, Azaroaren 24ean,eskolan ospatuko dugu egun garratnzitsu hau, jarduera ezberdinekin. Aurten aukeratu dugun leloa, hurrengoa da: EZ DIEZAZKIZUTELA HEGOAK MOZTU. ASKE BIZI ZAITEZ!

50. URTEURRENA

Pasa den ostiralean, azaroaren 10ean, eskolako 50. urteurreanari hasiera eman genion eskolan.Kurtsoan zehar jarduera ezberdinak egingo ditugu ospatzeko.

2023-2024 IKASTURTEAREN HASIERA

 

GAUR IRAILAREN 7an 2023-2024 IKASTURTEARI HASIERA EMANGO DIOGU  AURKEZPENAREKIN 11:00etatik 12:00etara. GOGORATZEN DIZUEGU BIHAR,JAIAK DIRELA ETA, EZ DELA ESKOLARIK EGONGO. ASTELEHENEAN BERRIRO IKUSIKO DUGU ELKAR  ORDUTEGI ARRUNTAREKIN.

ONDO PASA JAIAK!

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

BERZIKLARTE

Bermeoko Udalak iaz martxan ipinitako Zeurie be bada garbiketa eta birziklatzeari buruzko sentsibilizazio eta informazio kanpainaren barruan antolatutako Birziklarte Lehiaketako sariak  ekainaren 8an banatu zituzten.

 

Sarituak

LH 5-6. mailak:

  • 1. saria: Mohamed Andaloussi, Beñat Ormaza, Urko Gabantxo, Danna Bernal, Leizuri Bernaola eta Blessing Ossagie (San Frantzisko Herri Ikastetxea).

 

SARIDUNAK ASTE HONETAN MUNGIAKO

ETA ZORNOTZAKO BERZIKLAPEN

LANTEGIAK IKUSTERA JOAN DIRA.

 

 

 

 

NARRAZIO LEHIAKETA 2023

Bermeo Uria narrazio lehiaketaren irabazleek sariak jaso dituzte.

 

Kategoria bakoitzeko saridunek eta finalistek diplomak jaso zituzten barikuan ,ekainak 2, Nestor Basterretxea aretoan egindako ekitaldian.

Gure eskolako Ane Matellanes Martinez  2. zikloko kategorian irabazlea izan zen.

 
 

ESKOLAKO JAIA 2022-2023

Poztasun handiz,2022-2023 ikasturteko eskolako jaia ospatuko dugu.

Maiatzaren 26an, ostiralean, izango da Goizean, ikasle eta irakasleok ekintza bereziak egingo ditugu.

Arratsaldean familiekin partekateko eta disfrutatzeko momentu izango da.

 

EGITARAUA

9:00-10:30

-Jaia hasteko ikasle guztiak batera; dantza eta kanta.

-Zikloko ekintzak.

10:00-11:00

Hamaiketako berezia.

11:30-12:45

Jolasak zikloka

 

FAMILIENTZAT  ZABALIK.

 

15:00 16:30

6. Mailakoei agurra eta kantaldia.

16:30-17:30

Eskolakok  pasabideetan gure umeen marrazkiak ikusgai.

 

ARRATSALDEZ

HAUR HEZKUNTZAKO PATIOAN

16:30-19:30

karting.

Sormen taailerra

Marrazki librea

Aurpegi margoketa

 

PATIO NAGUSAN

16:30-19:30

Karting

Zirku jolasak

Ponpak

Munduko gozoak

Musika

Zozketa

bitxa(19:30)

 

FRONTOIKO PATIOAN

16:30-18:30

Sormen tailerra

Aurpegi margoketa

Tattoo

Esku pilota

Zesta

Ginkana(17:30)

 

HEGALUZE SARIA 2023

Arrain Azoka Elkarteak antolatzen duen“saria”“Hegaluze saria” gure eskolari emango zaio. Sari hau, Bermeoren izena zabaldu eta gogoratu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundeari ematen zaio.

Aurton, gure eskolak 50.Urteurrena betetzen duenez,epaimahaikideek eskolaren ibilbidea saritzea erabaki dute.

Beraz, eskola komunitate osoa saritua izan gara: ikasleak,irakasleak, familiak, hezkuntza laguntzako espezialistak, jantokiko begiraleak eta zerbitzuetako langileak.

 

IKUSI BIDEOA

MUSIKA ESKOLAKO BISITA

Pasa den ostegunean, Maiatzaren 18an,Esti, Musika eskolako andereñoa, atzo gurera etorri zen MUSIKA ETA ALDE EMOZIONALA gurekin partekatzera. Eskerrik asko.
 
 
Icono de Validado por la comunidad

HEGALUZE SARIA 2023

Bermeoko San Frantzisko Herri Ikastetxeak jasoko du Hegaluze Saria

 

Aurten 50 urte beteko ditu eskola publikoak, eta saria maiatzaren 19an emango diote, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldiaren baitan.

 

2023/05/10

Olaia Zabalondo Dominguez. Hitza aldizkaria.

23. Hegaluze Saria San Frantzisko Herri Ikastetxeak jasoko du. Izan ere, aurten 50 urte beteko ditu Bermeoko eskola publikoak. Saria, Arrain Azokaren inaugurazio ekitaldian hartuko dute, maiatzaren 19an [barikua].

 

Hegaluze Sariak Bermeoren izena zabaldu edo herriaren alde egin duen pertsona zein erakundea saritzea du helburu. Hala, aurten, eskolaren ibilbidea saritzea erabaki dute herritarrek.

 

Epaimahaiaren arabera, hurrengoak izan dira saria emateko arrazoi nagusiak: Bermeoko eskola publikoak 50 urte beteko dituela, bermeotar askorentzat eskola hori lehen eskola izan dela izaten jarraituko duela eta bere bizitzako erreferentziazko eskola dela. “Eskola publikoa beti egon da herritar guztientzat zabalik. Euskalduna, berritzailea, eleanitza, inklusiboa eta publikoa den heinean, konpentsatzailea eta ideologikoki anitza da. Eguneroko errealitatean murgilduta bizi den eskola eraikitzen jarraitzen du; eskolak gure herriko umeei bere ahalmen guztiak garatzen eta bizitzaren eremu guztietan aurreratzen laguntzen die. Herritar tolerante, kritiko, parte hartzaile, arduratsu eta jasangarritasunarekiko konprometituak bultzatzen ditu”.

 

Atzo [maiatzak 9] batu ziren Arrain Azoka elkarteko kideak aurtengo Hegaluze Saria zeinentzat izango den erabakitzeko. Jakitera eman dutenez, herritarrek hamahiru proposamen egin dituzte, eta saria jasotzeko hautagaiak bederatzi ziren. Denen artean erabaki zuten aurtengo Hegaluze Saria San Frantzisko Herri Ikastetxeari ematea.

 

ARRANTZALEEN MUSEOA, 5 URTEKOEN IRTEERA

 

Nahiz eta eguraldi txarra izan, ederto pasa dugu arrantzaleen museoan eta herritik paseoan.


 
 

KLIMA APP

Joan zen apirilaren 21ean, BBK Klima Egunero proiektu digital bat aurkeztera etorri ziren BBK Urdaibai Zentroaren arduradunak.

Hori dela eta, gure ikasleen artera Sua Enparantza aktoreza etorri zen ,

app –ari buruzko informazioa ematera eta gure ikasleekin batera jolastera.

 

Eskerrik asko BBK Urdaibai Zentroari gurekin partekatzera

etortzeagatik!!!!"

 

 

@bbkklimaegunero

 

 

 

2022-2023KO ASTE SANTUA

Datorren ostiralean, Martxoaren 31, bigarren hiruhilabeteari amaiera emango diogu eta Aste Santuko oporrak hasiko gara.Hartuko duzuen atsedenaldia ondo etorriko da, lan handia egin eta gero . Datorren Apirilaren 17an berriro  ikusiko dugu elkar hiruhilabete berriari hasiera emateko.

Aste Santuko opor ederrak izan dezazuen!

ENGLISH CAMP LEKAROZ 2022-2023

 

6. mailako ikasleek Eusko Jaurlaritzako Hezkuintza Sailak antolatutako ingleseko barnetegian parte hartuko dute, Nafarroako Lekaroz herrian. Bertan  ingelesez irakasle natiboekin lan egingo dute eta jarduera ludiko ezberdinak egingo dute leku zoragarri horretan.

EMAKUMEEN NAZIAOARTEKO EGUNA

 

Aste honetan zehar ospatuko dugu  Emakumeen Naziarteko Eguna, martxoak 8, ekintza ezberdinekin.

AGATE DEUNA 22-23

Aurten, Agate Deuna bezpera larunbata izango denez, ez gara kalez kale kantatzera  aterako; baina entseguak egin ditugunez ostiralean, otsailaren 3an, eskolako patioan abestuko ditugu (eskola barruko beste ekintza  bat bezala)

Egun horretan zapia eta makilak bakarrik ekartzea proposatzen dizuegu.

Gure ikasle ohien bisita

Gaur gure eskolara ekintza ezberdinak eskaintzera etorri zaizkigu DBH 3. mailako Ignazio Arozena- Benito Barrueta ikastetxeko ikasleak.
HH4, HH5, 1. ziklo eta 2. zikloko ikasleei eskaini diete beraien sorkuntza lanak (ipuinak, antzerkiak, olerkiak, asmakizun etabarrak)
 
Eskerrik asko guregana hurbiltzerrean.
 

EUSKARAREN EGUNA

Datorren larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna da. Hori dela eta, gure eskolan ostiralean, abenduaren 2an, ekintza ezberdinekin ospatuko dugu egun garrantzitsu hau.

AZAROAK 25, EMAKUMENEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA

Aste honetan zehar ekintza ezberdinekin egingo ditugu emakumeen aurkako eguna ospatzeko.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

ESKOLAKO JAIA 2022

Datorren maiatzaren 27an, ostirala, ekaolako jaia  ospatuko da.
Arratsaldeko 15:00etatik 16: 30etara 6. mailako ikasleen agurra egingo dugu. Ondoren,
Guraso Elkarteak antolatuta, 16:45etatik  20:00etara, eskolako jolastokietan ekintza
ezberdinak egingo dira.

DATORREN APIRILAREN 7AN,OSTEGUNEAN, EGUERDIKO 13:23ETAN KORRIKA PASAKO DA BERMEOTIK, ESKOLAK INSTITUTOAREKIN BATERA KILOMETRO BAT EROSI DU. AURTEN 3. ZIKLOKO IKASLEEK PARTE HARTUKO DUTE.

KORRIKAN PARTE HARTZERA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU.

GORA KORRIKA!!!

 

GERRARIK EZ!

EMAKUMEEN NAZIAORTEKO EGUNA.

MARTXOAREN 8A DA EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Zergatik ospatzen da martxoaren 8an emakume langileen
nazioarteko eguna?
Emakume langilearen nazioarteko eguna martxoaren 8ª da. Egun
horretan, emakumeen eta gizonezkoen berdintasunaz gain,
jendarte eredu parekide baten aldarrikapena egiten da.

1908ko martxoaren 8an, New Yorkeko emakume langile talde
batek kalera ateratzea erabaki zuen laneko egoera salatzeko
asmoz. Haien eskubideak eskatu zituzten. Protesta hark beste
batzuk piztu zituen eta munduko hainbat emakume lan egiteko
baldintzak hobetzeko aldarrikatzen hasi ziren.

New Yorkek Cotton lantegian josten aritzen ziren emakume ugari
greban jarri ziren. Fabrikaren jabeak, lantokiko ateak itxi eta
hauek barruan zeudela, su eman omen zion eraikinari. 146
emakume langile erreta hil ziren lantegi barruan zeudelarik.
Fabrika horretan jantziak eta arropak egiten ziren eta ohialez
beterik zegoen. Frabrika erre zenean, bertatik ateratzen zen
sua kolore morea izan zuen. Horregatik emakumearen egunean
erabiltzen den kolorea hori da.

ARATUSTEAK 2022

Datorren asteartean, otsailaren 1ean, "Aratusteko martitzen" jaia ospatuko dugu ekintza ezberdinekin: tailerrak , irrati lehiaketa, eskulanak eta abar.

Aurten aukeratutako gaia Zirkua da.

*Gogoratzen dizuegu datorren otsailaren 28a jai eguna dela.

 

 

AGATE DEUNA 2022

Datorren ostiralean, otsailaren 4ean, Agate Deuna ospatzen da.

COVID dela eta ez gara herritik kantatzera irtengo.

AURREMATRIKULA 2022-2023

2022-2023 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULAREN EPEA ZABALTZEN DA.

DATA: URTARRILAREN 17tik 28ra. 

 

GABONAK 2021

Gaur Olentzero eskolara etorriko da .

Ikasleak gabonetako ekintza ezberdinak  egingo dituzte.

EGUBERRI ETA   URTE BERRI ON OPA DIZUEGU !!

EUSKARAREN EGUNA.

Datorren ostiralean, abenduaren 3an, Euskararen eguna ospatuko dugu gure eskolan ekintza ezberdinekin.

Hurrenego eztekan egun horretako egitaraua ikus dezakezue.

EUSKARA, BIHOTZETIK EZPAINETARA!

AZAROAREN 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIAOARTEKO EGUNA.

Gaur azaroaren 25ean, eskolan ekintza ezberdinekin  erreibindikatuko dugu  egun garrantzitsu hau, Emakumenganako Indarkeriaren Aurako Naziarteko eguna.

Gure eskolatik diogu:

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ!!!

 

 

 

 

UDAL FOROA

Udal foroan batu dira  ikasleak eta udal ordezkariak

Aurten, ikasleek herriko hainbat gune aztertu dituzte eta diagnostikoa egin dute. Bideo bat aurkeztu dute  goizean egin duten foroan.

Aurten, ikasleek herriko hainbat gune aztertu dituzte eta diagnostikoa egin dute. Behin egoera ikusita, euren eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren definitu dituzte. Lanketa horrekin bideo bat egin dute, eta bideo hori ikusteko aukera izan dute gaurkoan udal ordezkariek eta teknikariek.

Aipatu bideoan, Bermeoko hainbat parke eta gune agertzen dira, eta ikasleek horien egungo egoera zein den aztertu dute. Toki hauetako batzuetan lirdinga, zikinkeria, pintadak… daudela sumatu dute. Hala, ikasleek foroan azaldu dutenez, euren eskubidea da “gune hauek behar bezala eta garbi egotea” eurek erabili ahal izateko. Hala ere, ez dira horretan bakarrik geratu, eta euren erantzukizunen berri ere eman dute. “Gure betebeharra da gune hauek behar bezala zaintzea, ez zikintzea eta pintadarik ez egitea. Hori gure esku dago”, azaldu dute.

Bideoaren ostean, udal ordezkariekin iritzi desberdinak elkartrukatzeko aukera izan dute.

AZAROAREN 20a, HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Ostiral honetan, azararen 19an, gure ikasleen ordezkariaak alkaterekin eta beste eskolako ordezkariekin bilduko dira udaletxeko foroan haurren eskubideen inguruan hitz egiteko

 

Ezagutu zure eskubideak

1989ko hitzarmena geroztik, barne legegintza egokitu egin da Deklarazioaren printzipioen harira. Nahiz eta herrialde bakoitzak bere legedi propioa duen, herrialde gehienek neurri bereziak egokitu dituzte bere babeserako. Adingabeen eskubideen artean honako hauek ditugu:

Nortasuna

Adingabe guztiok izen bat edukitzeko, herrialde batekoak izateko, gure hizkuntzan hitz egiteko eta gure ideia, sinismen edota erlijioaren arabera bizitzeko eskubidea dugu.

Familia

Adingabe guztiok, maitatu eta bizitzan bidera gaitzakeen familia bat edukitzeko eskubidea dugu, eta baita familia horretatik bananduak ez izatekoa ere, baldin eta gure ongizaterako ez bada.

Osasuna

Adingabe guztiok gaixotasunetik babestuak izateko eta, behar dugunean arreta medikoa jasotzerako eskubidea dugu. 

Hezkuntza

Adingabe guztiok gure nortasuna eta gaitasunak garatuko digun heziketa edukitzeko eskubidea dugu, eta baita bizikidetza bidean prestataketa egoki bat edukitzeko ere.

Jolasa/jarduera artistiko eta kulturalak

Adingabe guztiok jolasteko eta jarduera artistiko eta kulturalak egiteko denbora eta leku egokiak izateko eskubidea dugu

Berdintasuna

Diskriminatua ez izateko eta, behar izanez gero, trataera zein arreta bereziak

jasotzeko eskubidea.

Babesa

Nire gorputza eta nire sentimenduak minduak ez izateko eskubidea; tratu txarrik, laidorik, edota sexu-abusurik ez izateko eta zapaldua ez izateko eskubidea

 

 Ongizatea

Nire gurasoek ni duintasunez garatu eta bizitzeko behar besteko baliabideak eskuratu ahal izateko

Eskubidea

Lehenengo, haurrak

Erabakiak haurren premietan oinarrituta hartuak izateko eskubidea.

 

 Parte-hartzea

Adingabe guztiok informazio egokia jasotzeko, gure iritziak emateko eta iritzi horiek guri dagozkigun gaietan kontuan hartuak izateko eskubidea dugu.

 Babes soziala

Abandonatua eta lanean esplotatua, utzia ez izateko eta krudelkeriarik ez jasotzeko eskubidea

 

         youtoube

https://www.youtube.com/watch?v=G8O_i3KU3p4  eskubideak 2011

 

 

 

 

  •  

 

POBREZIAREN AURKAKO EGUNA

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

2021/2022 IKASTURTE HASIERA

Bihar, irailaren 8an, asteazkenean, goizeko 11:00 etan, 2021/ 2022 ikasturteari hasiera emango diogu, eta seguru asmo onenekin.
 
Bermeo San Frantizksko H.I.-ko  Hezkuntza Komunitateak ongi etorria eman nahi dizue berriak zaretenoi, gurekin denbora damamazuenei eta baita,laster utziko gaituzuenei ere.
 
Espero dugu bidai berri hau ilusioz beterik egotea.
 
 Bidai on, danori!!!!

IKASTURTE AMAIERA

Agurra emoteko momentua heldu da. Zailtasunez beteriko urtea izan bada ere,  Eskola Komunitate partaideen lana eta esfortzuaz amaierara heldu da.

Uda dator, deskantsatzeko momentua lan bikaina egin eta gero.

Uda zoragarri bat igaro dezazuela opa dizuegu eta irailan indarberriturik berriz ikusiko  dugu elkar.

EGUTEGIA 2021-2022- EGIN CLICK HEMEN. 

6.MAILAKOEI AGURRA

 

Martitzenean abeslari bat etorri zen seigarren mailakoei agurra egitera. Xsakara etorri zen eta abestu egin zuen. 6.mailakoek ere haiek asmatutako abestiak abestu zituzten eta Irakasleek ere abestu egin zuten. Dena amaitutakoan Xsakarak sinatu egin zien guztiei..

KOLORETAKO FAMILIAK

 
Maiatzak 15ean eskolan familia eredu desberdinak landu ditugu eta bideo montaje bat egin dugu lehiaketa batean parte hartzeko. Gora koloretako familiak!
 
 
 

EKAINAREN 5-EAN DANOK INGURUMNAREKIN BAT

Ekainak 5, Ingurumen eguna izango denez, iaz bezalaxe, kollage bat hormirudi lez egingo dugu
Iaz , zuok guraso eta ikasleok, eman zenuten erantzuna oso ona izan zen.
Atxikituta dituzuen, argazkietan iazko kollage agertzen da.
Aurten ere, egingo dugun kollagean zuen partaidetza nahiko genuke.
Anima zaitezte! eta zaindu zure burua, eta ez ahaztu munduaz.

aste santua 2020-21

 

Aste Santuko oporrak gainean ditugu, datorren ostiralean , martzxoaren 26an, bukatuko ditugu klaseak ordu batean, (Jantoki zerbitzua egongo da.)

Apirilaren 12an itzuliko gara indar berrituz 2020-2021 eko azkenengo hiruhilabeteari hasiera emateko.

Oporrak disfrutatu, ardura ahaztu gabe.

Aldapan gora -Huntza

 

 

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, martxoak 8an, eskolan ere, bat egiten dugu hezkidetza biderako hainbat ekintza ziklo ezberdinetan eginez.

 

“Jarri ditzagun betaurreko moreak” eta etxeko ardurak partekatu ditzagun.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

AGATE DEUNA

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

euskal eskola publikoaz harro!

OSASUNA ETA ZAINTZA, PUBLIKOAK JAKINA; ETA HEZKUNTZA?

 

Osasuna, zaintza, pentsioak, hezkuntza... zerbitzu horien guztien kalitateak jendarte baten ongizate maila adierazten du. Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, horien defentsan ahots asko altxatu dira aspaldi, eta pandemiaren eraginez areagotu egin dira. 

Orain, EAEko ikastetxeetan matrikula egiteko garaia dator, eta familia askorentzat idatzi honen izenburuko galderari erantzutea, erabaki hau hartzea eta ikastetxea aukeratzea ez da hain erraza. Gure sistema publiko-pribatu dual honetan aukeratzeko askatasunaz hitz egiten den bitartean, haien umeak inertziaz matrikulatuko ditu zenbait familiak, beste batzuk ondo aztertu eta hausnartutako aukera bat egingo dute; eta azkenek, ustez dagokien bakarrera joango dira. Baina bakoitzaren ezaugarriak direnak direla, kalitatezko hezkuntza nahi dugu familia guztiek. 

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok erantzuna argi dugu. Apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren alde, guraso zein hezkuntza eragile moduan, balioan jarri eta dagokion lekuan kokatzeko. Eta galdera horren erantzunaren bila zalantzan dabiltzan familiei eta baita gizarte osoari ere, hezkuntza publikoaz harro egoteko arrazoiak helarazi nahi dizkiegu: 

Harro, unibertsala delako: herritarguztientzat irekia eta doako oinarrizko hezkuntza eskaintzen duen bakarra.

Harro, euskalduna delako: gaurko eta etorkizuneko euskaldunak hezten dituelako, testuinguru guztietan eta euskal kultura, gurea, ardatz hartuta.

Harro, anitza delako: ezberdinen arteko elkarbizitza egunero biziz ikasten delako, ez irakatsiz; ideologia, jatorri eta maila sozioekonomikoaren gainetik, pertsonekiko errespetuan oinarritzen da. Eskola publikoak gaurko jendartean bizitzeko tresnak ematen dizkie haurrei txiki-txikitatik; eskola publikoan aniztasuna  aberastasuna da, pertsona gisa aberasten gaituena.

Harro, inklusiboa delako: denona da, eta denontzat. Norbanako guzti-guztien garapen integralaz arduratzen baita, kolektiboa ahaztu gabe. Ezberdintasunak direnak direla, inor atzean uzten ez duen hezkuntza. 

Harro, herritarra delako, gurea delako: komunitate osoarena izanik, urte askoren poderioz eta lanaren ondorioz familia, ikasle, irakasle, eta langileek eraiki dutena eta gaur egun eraikitzen jarraitzen duguna. 

 

Harro, jendartearekin bat aldatzen doan eskola delako. Izan ere, partehartzailea baita eskola publikoa, partaidetza gune askorekin: Guraso elkarteak, OOG (Ordezkaritza OrganoGorena),  batzordeak ...Bai barruko zein kanpoko ekarpenei irekia: herri eta auzoetan integratua

Harro, elkartasunerako gune pribilegiatua delako. Elkarbizitzako eta elkar zaintzeko gunea. 

Harro, berritzailea delako: hobekuntza eta proposamen anitzi irekia. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten da, talde lanari garrantzia emanez.  

Harro, begirada feminista hezkuntza komunitatean zabaltzen ari delako. Hezkidetzarako aurrerapausoak ematen dituelako.

Harro, jasangarria delako: etxe ondoan egonik ingurunearekin guztiz bat egiten duelako, herri eta auzoak bizitzaz betetzen. 

Azkenik, harro, Eskola Publikoak aipatutako ezaugarri guztiak betetzen dituen eskola delako eta gure seme-alaben hezkuntzaren bermea delako. Seme-alabarekin batera gurekin bertan parte hartu nahi al duzu?  

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN ZUEN ZAIN GAUDE: ZATOZ GUREKIN!

 

 

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea

2021-01-14

IKUSI BIDEOA

PREMATRÍCULA 2021-2022 AURREMATRIKULA

ONARPENA ETA MATRIKULAZIOA 2021-2022

EPEA: URTARRILAREN 18tik-29ra

Bermeo-San Frantzisko H.I.

2 urtetik 12 urtera

Banakako informazio bilerak

 URTARRILAREN  13tik 22ra.

Deitu edo idatzi  eta eskatu ordua, urtarrilaren 9tik aurrera

94 6880477/ 014923aa@hezkuntza.net

ADMISIÓN Y MATRÍCULA 2021-2022

FECHA: 18 AL 29 DE ENERO

Bermeo-San Frantzisko H.I.

De 2 a 12 años

Reuniones informativas individualizadas

Del 13 al 22 de ENERO.

Pide cita a partir del 9 de ENERO

94 688 0477/ 014923aa@hezkuntza.net

 

 URTERO BEZALA, HEMEN DUZUE LIBURU GOMENDATUEN ZERRENDA.

ERROR (no puede mostrarse el objeto)

GABONAK 2020

GABON ZORIONTSUAK ETA AURTEN ARDURATSUAK!!

Datorren asteazkenenean, abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira. Ikasleak egun horretan 9:00 etan, mahoiz edo baserritarrez jantzita etorriko dira. Aurten, gurasoak ezin izango dira  sartu eskolara. Jantoki zerbitzua egongo da.

2021ean ere indarkeriari ezetz

2021 ean ere,  emakumenganako indarkeriari EZETZ

EGUTEGIA

euskaraldia 2020

Bermeo -San Frantzisko  H.I.a Euskaraldiarekin bat.

IKUSI HEMEN ARGAZKIAK

EUSKARAREN EGUNA 2020

Datorren abenduaren 3an euskararen eguna ospatuko dugu eskolan ekintza desberdinekin.

2020-2021ko BEKAK

 

2020-2021 ikasturteko bekak egiteko deialdia zabaltzen da.

DATA: URRIAREN 9tik, AZAROAREN 9ra( BIAK BARNE)

TOKIA: ON LINE ETA ESKOLAN.

Eskolan nahi baduzue egin, tokappen bitartez infromatuko zaizue; noiz eta nola etorteko eskolara.( txandak eta abar).

Informazioa: Informazio orokorra, alboan agertzen den estekan , urriaren 9tik aurrera izango duzue.

 

KORONABIRUSA

Koronabirus berriaren aurrean Euskadin jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak

ARATUSTEAK 2020

ASTELEHENA, OTSAILAREN 24a

Ikasleek, nahi duten modura mozorrotuta etor daitezke.

Arratsaldean, txokolatada izango dute. EA21ekin bat etortzeko, ikasleek etxetik ekarri beharko dute edalontzi berrerabilgarria.

ASTEARTEA, OTSAILAREN 25a

LEHEN HEZKUNTZA

09:00etan EDO 10:45tan ESKOLAN mozorrotuta, 11:15ean kalejira hasteko prest. 

HAUR HEZKUNTZA

09:00etan eskolan EDO 11:00tan kalean, Zuzendaritza aurrean.

MOZORROAK GOGORATU

HAUR HEZKUNTZA: UDABERRIA

1. ZIKLOA: NEGUA

2. ZIKLOA: UDA

3. ZIKLOA: UDAZKENA

Ikasleak batzeko ordua: 13:00ean, ESKOLAN.

Kalejiran, ikasleak irakasleekin joango dira. Nahi duten helduak alboetatik joan daitezke distantzia mantenduz.

* EZ DA EGONGO JANTOKI ZERBITZURIK.

Euria izanez gero, gimnasilekuan antolatuko dugu desfilea. Edukiera dela eta, helduak ezin izango dira barrura sartu.

Gogoratu, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, ez dugula eskolarik izango.

AURREMATRIKULA 2020 / 2021

16/01/2020

2020 / 2021 ikasturterako aurrematrikula zabalduko da.

Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.

Tokia: On line edo Eskolan bertan.

Urtarrilaren 21, 22 eta 23an ate ireki jardunaldiak egongo dira. Gure ikastetxea ezagutzeko aukera izango duzue. Deitu telefono honetara  946880477, eta ordua adostu.

 

 

URTE BERRIA HELDU DA.

2020/01/07

Aurten Hezkuntza Sailatik eskolako webgunei itxura berria ezarri diete. Apurka-apurka dauzkagun edukiak formato honetara egokitzen joango gara. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

Aldi berean urte berri on opa dizuegu.

2019-2020 KURTSO HASIERA

Ondo etorri ikasturte berrira. Uda pasatu da eta  badakigu energia berriekin hasiko dugula danok etapa berri hau.

 

Dakizuen bezala, iraileko ordutegia hurrengoa da: 09:00etatik 13:00era eta jantokian geratzen direnak,14:30ak arte.

 

Urriaren 1ean, asteartean, ordutegia aldatzen da, 09:00etatik 12:45tara eta 15:00etatik 16:30etara. Jantokian geratzen direnak; jornada jarraia dute: 09:00etatik 16:30etara.

ESKOLA BIDEA

 ESKOLA BIDEA

       

        Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da. Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.

 

    * ESKUORRIA

 

      MAPA

KLIKA!! KORRIKA!!

 

Datorren apirilaren 11an, ostegunean, iluntzeko 20:48tan KORRIKA Bermeotik pasako da.Gure Eskolak eta Bermeoko Institutoak  kilometro bat erosi dugu. KORRIKA, Bakiotik dator eta eskolak lekukoa hartuko du sukalde aurreko aldatzan eta "Pelotari" tabernaraino eramango dugu.

PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!

              * KILOMETROAK

 

 

AZAROAREN 25. EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIAOARTEKO EGUNA.

Gaur azaroaren 25ean, eskolan ekintza ezberdinekin  erreibindikatuko dugu  egun garrantzitsu hau, Emakumenganako Indarkeriaren Aurako Naziarteko eguna.

Gure eskolatik diogu:

 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARIK EZ!!!

 

 

 

 

Uneko Gunearen Egutegiak