aste santua 2020-21
Aste Santuko oporrak gainean ditugu, datorren ostiralean , martzxoaren 26an, bukatuko ditugu klaseak ordu batean, (Jantoki zerbitzua egongo da.)
Apirilaren 12an itzuliko gara indar berrituz 2020-2021 eko azkenengo hiruhilabeteari hasiera emateko.
Oporrak disfrutatu, ardura ahaztu gabe.
Aldapan gora -Huntza
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, martxoak 8an, eskolan ere, bat egiten dugu hezkidetza biderako hainbat ekintza ziklo ezberdinetan eginez.
“Jarri ditzagun betaurreko moreak” eta etxeko ardurak partekatu ditzagun.
AGATE DEUNA
euskal eskola publikoaz harro!
OSASUNA ETA ZAINTZA, PUBLIKOAK JAKINA; ETA HEZKUNTZA?
Osasuna, zaintza, pentsioak, hezkuntza... zerbitzu horien guztien kalitateak jendarte baten ongizate maila adierazten du. Euskal Herri osoan, eta Euskal Autonomia Erkidegoan ere, horien defentsan ahots asko altxatu dira aspaldi, eta pandemiaren eraginez areagotu egin dira.
Orain, EAEko ikastetxeetan matrikula egiteko garaia dator, eta familia askorentzat idatzi honen izenburuko galderari erantzutea, erabaki hau hartzea eta ikastetxea aukeratzea ez da hain erraza. Gure sistema publiko-pribatu dual honetan aukeratzeko askatasunaz hitz egiten den bitartean, haien umeak inertziaz matrikulatuko ditu zenbait familiak, beste batzuk ondo aztertu eta hausnartutako aukera bat egingo dute; eta azkenek, ustez dagokien bakarrera joango dira. Baina bakoitzaren ezaugarriak direnak direla, kalitatezko hezkuntza nahi dugu familia guztiek.
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok erantzuna argi dugu. Apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren alde, guraso zein hezkuntza eragile moduan, balioan jarri eta dagokion lekuan kokatzeko. Eta galdera horren erantzunaren bila zalantzan dabiltzan familiei eta baita gizarte osoari ere, hezkuntza publikoaz harro egoteko arrazoiak helarazi nahi dizkiegu:
Harro, unibertsala delako: herritarguztientzat irekia eta doako oinarrizko hezkuntza eskaintzen duen bakarra.
Harro, euskalduna delako: gaurko eta etorkizuneko euskaldunak hezten dituelako, testuinguru guztietan eta euskal kultura, gurea, ardatz hartuta.
Harro, anitza delako: ezberdinen arteko elkarbizitza egunero biziz ikasten delako, ez irakatsiz; ideologia, jatorri eta maila sozioekonomikoaren gainetik, pertsonekiko errespetuan oinarritzen da. Eskola publikoak gaurko jendartean bizitzeko tresnak ematen dizkie haurrei txiki-txikitatik; eskola publikoan aniztasuna aberastasuna da, pertsona gisa aberasten gaituena.
Harro, inklusiboa delako: denona da, eta denontzat. Norbanako guzti-guztien garapen integralaz arduratzen baita, kolektiboa ahaztu gabe. Ezberdintasunak direnak direla, inor atzean uzten ez duen hezkuntza.
Harro, herritarra delako, gurea delako: komunitate osoarena izanik, urte askoren poderioz eta lanaren ondorioz familia, ikasle, irakasle, eta langileek eraiki dutena eta gaur egun eraikitzen jarraitzen duguna.
Harro, jendartearekin bat aldatzen doan eskola delako. Izan ere, partehartzailea baita eskola publikoa, partaidetza gune askorekin: Guraso elkarteak, OOG (Ordezkaritza OrganoGorena), batzordeak ...Bai barruko zein kanpoko ekarpenei irekia: herri eta auzoetan integratua.
Harro, elkartasunerako gune pribilegiatua delako. Elkarbizitzako eta elkar zaintzeko gunea.
Harro, berritzailea delako: hobekuntza eta proposamen anitzi irekia. Elkarrekin eta elkarrengandik ikasten da, talde lanari garrantzia emanez.
Harro, begirada feminista hezkuntza komunitatean zabaltzen ari delako. Hezkidetzarako aurrerapausoak ematen dituelako.
Harro, jasangarria delako: etxe ondoan egonik ingurunearekin guztiz bat egiten duelako, herri eta auzoak bizitzaz betetzen.
Azkenik, harro, Eskola Publikoak aipatutako ezaugarri guztiak betetzen dituen eskola delako eta gure seme-alaben hezkuntzaren bermea delako. Seme-alabarekin batera gurekin bertan parte hartu nahi al duzu?
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN ZUEN ZAIN GAUDE: ZATOZ GUREKIN!
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea
2021-01-14
PREMATRÍCULA 2021-2022 AURREMATRIKULA
ONARPENA ETA MATRIKULAZIOA 2021-2022
EPEA: URTARRILAREN 18tik-29ra
Bermeo-San Frantzisko H.I.
2 urtetik 12 urtera
Banakako informazio bilerak
URTARRILAREN 13tik 22ra.
Deitu edo idatzi eta eskatu ordua, urtarrilaren 9tik aurrera
94 6880477/ 014923aa@hezkuntza.net
ADMISIÓN Y MATRÍCULA 2021-2022
FECHA: 18 AL 29 DE ENERO
Bermeo-San Frantzisko H.I.
De 2 a 12 años
Reuniones informativas individualizadas
Del 13 al 22 de ENERO.
Pide cita a partir del 9 de ENERO
94 688 0477/ 014923aa@hezkuntza.net
URTERO BEZALA, HEMEN DUZUE LIBURU GOMENDATUEN ZERRENDA.
GABONAK 2020
GABON ZORIONTSUAK ETA AURTEN ARDURATSUAK!!
Datorren asteazkenenean, abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorriko dira. Ikasleak egun horretan 9:00 etan, mahoiz edo baserritarrez jantzita etorriko dira. Aurten, gurasoak ezin izango dira sartu eskolara. Jantoki zerbitzua egongo da.
2021ean ere indarkeriari ezetz
2021 ean ere, emakumenganako indarkeriari EZETZ
EGUTEGIA
euskaraldia 2020
Bermeo -San Frantzisko H.I.a Euskaraldiarekin bat.
EUSKARAREN EGUNA 2020
2020-2021ko BEKAK
2020-2021 ikasturteko bekak egiteko deialdia zabaltzen da.
DATA: URRIAREN 9tik, AZAROAREN 9ra( BIAK BARNE)
TOKIA: ON LINE ETA ESKOLAN.
Eskolan nahi baduzue egin, tokappen bitartez infromatuko zaizue; noiz eta nola etorteko eskolara.( txandak eta abar).
Informazioa: Informazio orokorra, alboan agertzen den estekan , urriaren 9tik aurrera izango duzue.
HEZKUNTZA SAILEKO JAKINARAZPENA.
KORONABIRUSA
Koronabirus berriaren aurrean Euskadin jarduteko informazioa eta gomendio orokorrak
ARATUSTEAK 2020
ASTELEHENA, OTSAILAREN 24a
Ikasleek, nahi duten modura mozorrotuta etor daitezke.
Arratsaldean, txokolatada izango dute. EA21ekin bat etortzeko, ikasleek etxetik ekarri beharko dute edalontzi berrerabilgarria.
ASTEARTEA, OTSAILAREN 25a
LEHEN HEZKUNTZA
09:00etan EDO 10:45tan ESKOLAN mozorrotuta, 11:15ean kalejira hasteko prest.
HAUR HEZKUNTZA
09:00etan eskolan EDO 11:00tan kalean, Zuzendaritza aurrean.
MOZORROAK GOGORATU
HAUR HEZKUNTZA: UDABERRIA
1. ZIKLOA: NEGUA
2. ZIKLOA: UDA
3. ZIKLOA: UDAZKENA
Ikasleak batzeko ordua: 13:00ean, ESKOLAN.
Kalejiran, ikasleak irakasleekin joango dira. Nahi duten helduak alboetatik joan daitezke distantzia mantenduz.
* EZ DA EGONGO JANTOKI ZERBITZURIK.
Euria izanez gero, gimnasilekuan antolatuko dugu desfilea. Edukiera dela eta, helduak ezin izango dira barrura sartu.
Gogoratu, asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, ez dugula eskolarik izango.
AURREMATRIKULA 2020 / 2021
16/01/2020
2020 / 2021 ikasturterako aurrematrikula zabalduko da.
Epea: urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra.
Tokia: On line edo Eskolan bertan.
Urtarrilaren 21, 22 eta 23an ate ireki jardunaldiak egongo dira. Gure ikastetxea ezagutzeko aukera izango duzue. Deitu telefono honetara 946880477, eta ordua adostu.
URTE BERRIA HELDU DA.
2020/01/07
Aurten Hezkuntza Sailatik eskolako webgunei itxura berria ezarri diete. Apurka-apurka dauzkagun edukiak formato honetara egokitzen joango gara. Espero dugu zuen gustokoa izatea.
Aldi berean urte berri on opa dizuegu.
2019-2020 KURTSO HASIERA
Ondo etorri ikasturte berrira. Uda pasatu da eta badakigu energia berriekin hasiko dugula danok etapa berri hau.
Dakizuen bezala, iraileko ordutegia hurrengoa da: 09:00etatik 13:00era eta jantokian geratzen direnak,14:30ak arte.
Urriaren 1ean, asteartean, ordutegia aldatzen da, 09:00etatik 12:45tara eta 15:00etatik 16:30etara. Jantokian geratzen direnak; jornada jarraia dute: 09:00etatik 16:30etara.
ESKOLA BIDEA
ESKOLA BIDEA
Eskola Bidea haurrak eskolara bakarrik eta oinez joatea sustatu eta errazteko egitasmoa da. Haurren autonomia bultzatzeaz gain, higikortasun iraunkorra bultzatzen du, autoak bide publikotik kentzen baititu. Horregatik, Eskola Bidea balioetan hezteko proiektua da, haurren autonomia baimentzen duen heinean auzo bizikidetasuna eta elkartasuna sustatuko duena.
KLIKA!! KORRIKA!!
Datorren apirilaren 11an, ostegunean, iluntzeko 20:48tan KORRIKA Bermeotik pasako da.Gure Eskolak eta Bermeoko Institutoak kilometro bat erosi dugu. KORRIKA, Bakiotik dator eta eskolak lekukoa hartuko du sukalde aurreko aldatzan eta "Pelotari" tabernaraino eramango dugu.
PARTE HARTZERA ANIMATZEN ZAITUZTEGU!!!