ZUZENDARITZA

Eskolako zuzendaritza ikas-komunitateko kide guztientzat zabalik dago. Ziurtagiriak, espedienteak eta matrikula kudeatzeko tokia da, baina baita ere iradokizunak, eta proposamenak adierazteko lekua. Atalde kalean kokatuta dago.

Honez gain idazkaria jarduera akademikoekin zerikusia duten gai guztiez arduratzen da: matrikulazio ofiziala, ikasleen altak eta bajak kudeatzea, ikasketa espedienteak, dokumentazioa, helbideak, ziurtagiriak...

Arretarako ordutegia:
Astelehena/Asteartea/Asteazkena: 9:00etatik 9:30etara eta 16:00etatik 16:30etara.