LIBURUTEGIA

 

LIBURUTEGIA
 
Liburutegia leku aproposa da ikasleentzat, bai irakurketa zaletasuna pizteko, bai irakurketaz eta liburuekin beste modu batera disfrutatzeko espazioa ere.
 
 
Liburutegi proiektuaren helburu hauek dira:
 Irakurzaletasuna bultzatzea.
 Liburutegiko mailegu zerbitzua sustatzea.
 HH 5 urteko ikasleei liburutegiko txartela egitea.
 Entzumena eta ulermena garatzea.
 Idazleak eta ilustratzaileak ezagutzea.
 Amara Berri Sistemaren ezaugarri metodologikoa (jardueren zertarakoa,
aldizkaria-txikibloga) sistematizatzea egunerokotasunean.
 Ikasleen produkzioak argitaratzea.
 Irakurtzeko eta lan egiteko giro aproposa sustatzea, jarrera egokiak bultzatuz
( entzumena, isiltasuna, adiskidetasuna, lankidetza...).

Beraz, liburutegiak kudeatuko dituen proiektuak hauek dira:

 Liburutegiko txartela eta maileguak
 Fondoen kudeaketa eta katalogazioa
 Idazle eta ilustratzaileak
 Aldizkariak eta txikiblogen argitalpenak
 Irakurzaletasuna bultzatzea liburutegiaren erabilpena ikas-taldeei zabalduz.
 


imagen descriptiva