AGENDA 2020-2030

 

Eskolako Agenda 2020-2030en helburua gizakien, gizartearen eta ingurumenaren arteko harremanak hobetzea da, eta, horren ildotik, herritar gaituak eta arduratsuak sortzea, banaka edo taldean lan egiteko prest egongo direnak, bizitza-kalitatearen eta ingurumenaren kalitatearen arteko oreka dinamikoa lortzen edo oreka horri eusten laguntzeko. Zehatzago, EA2020-2030 programarekin ondoko helburuak lortu nahi dira ikastetxean:

1. Hezkuntza komunitatean Tokiko zein Planetako ingurumenaren egoeraz sentsibilizazioa eta ezagutza landu, iraunkortasunaren aldeko jarrerak eta konpromisoak eragiteko.

 

2. Ikastetxe eta udalerriko ingurumen arazoen konplexutasuna identifikatu, aztertu, alternatibak proposatu eta Udal foroetan ezagutarazi.

 

3. Ikastetxe eta udalerriko iraunkortasuna lortzeko prozesuak abiatu.

 

4. Ikasleei bere ikasketetan, eskolan eta udalerriaren bizitzan protagonismoa eman.

 

5.-. Garapen iraunkorrak dakartzan eskakizunei erantzun ahal izateko curriculuma egokitu, diziplinartekotasuna sustatuz eta metodologia ikertzaileak eta parte-hartzaileak erabiliz.

 

 Eskolan bertan 5 ardatz dira nagusi:

 

1.- Birziklatzea

2.- Ekoibilbidea

3.- Baratzea

4.- Ura eta energia

5.- Hamaiketako osasuntsua